martes, 14 de febrero de 2012

AMATXO.

Txantxangorri batek bezala amatxo kantatu nahiko nizuke, goxo-goxo eskatu gabe eman dizkudazun muxuen truke. Betazalak irekitzerako atzetik laztandu mantso-mantso. Goizero etortzen zarenean ta barre egiten  didazunean, ze guapa egoten zaren amatxo.
Gauez ez badago izarrik ta banago itzarrik, zurekin ez dut izaten, inoiz amets gaitzen beldurrik, ezta oso garestia baina udako marrubi gorriakaina maite dugu amatxo zuri darizun usaina.
Edonora joango nintzake, oinez, hegaz, zaldiz, zein bizikletan, behar ditudan bide guztiaen mapa bait dago zure eskuetan. Aserretzen zaitudanean trumoi aurpegia jartzen didazu, baina lainoa joaten bada, berriro barreska hasten zara eta majia egiten duzu.
Kapa gorriaren  ordez, daukatzu amantal, baina nik ikusten  zaitut heroi bat bazina bezala, musuz bete-beterrik kolkoa, ta irrribarre bihurtuz malkoa, nagusitzean izan nahi dut zu bezalakoa. Batzuetan ukitzen dut goitik behera zure sabela ta ukitzen nahiz pentsatzean neu ere bertatik etorri naizela.
Zu zarenez nire ilargi betea eta ni zure iratxo, sekretutxo bat esan nahi dizut, bihotzean gorde dezazun zuk, ZENBAT MAITE ZAITUDAN, AMATXO...




1 comentario:

  1. KILLA WATT...he takes out OKLAHOMA and TERESA HEINTZ?
    HEPOPADU does too and so does CONYANDO YAN?
    SCHAR 169 gives away ROSINES?
    CAPSHAW?
    CHERR?
    STING?

    ResponderEliminar