domingo, 29 de enero de 2012

Asko kostatu zait.


Ahazten hari naizela uste du, bai horrela da, asko kostatu zait, baina askenean lortzen hari naiz, zure barrea ahazten hari naiz, zure begien kolorea, zure begirada bortitza, zuk sentiarazten zidazuna, guzti hori ahazten hari naiz. Gaur konturatu naiz, esnatu naizenean zutaz oroitu naizen momentu bakarra izan dela, sabelean zerbait izugarria sentitu dut ahaztu nahi izan dudan gauza, baina ez dut berriz egin, lehen ezin nuen bi lerro idatzi paperetik bista kendu eta irri egin gabe, ezin nuen irakurri edo ikasi zutaz oroitzen nintzelako, abesti bat jarri eta esaten zuena esanda zuraz oroitzen nintzen. Askenean, hainbeste denbora pasa ondoren lortzen hari naiz, baina badakitz lortze onek oso gutxi iraungo duela, ikusi arte bakarrik izango dela, eta berriz ikusten garenean, begirada kaskar, egindako esaldi batekin edo garrantzi gabeko bi hitzekin dena berriz bueltatzea egingo duzula.




sábado 21 de enero de 2012

No hay comentarios:

Publicar un comentario